Vista del río Oiartzun frente a la fábrica

IRAUNKORTASUNA

PAPRESA estatuko enpresa liderra da, berreskuratutako paperetik egunkari papera fabrikatzen du, eta urtean 380.000 tona ekoizteko ahalmena du.
Bezero ditu estatuko ia egunkari denak eta nazioarteko egunkari garrantzitsu zenbait.
Ekoizpen planta Errenterian dago kokatuta, Gipuzkoan.
Teknologikoki aurreratuenetako paper makinetako bat dauka, eta baliabideak oso modu optimoan erabiltzen ditu.
PAPRESAren ingurumen politika enpresak epe luzera iraunkortasunarekin eta bere bezeroen gogobetetasunarekin duen konpromisoaren ispilu argia da, eta etengabeko hobekuntza du ildo nagusitzat.
Kalitate eta Ingurumen Kudeaketarako Sistema Integratu bat ezartzeak asko hobetu du enpresak ingurumenari begira duen dinamika, eta hori tresna baliagarria da ingurumen arloan etengabe hobetzen joateko.
Horixe da, hain zuzen, ingurumen adierazpen honen bidez transmititu nahi dena: