Vista del denominado popularmente Puente de La Papelera sobre el río Oiartzun, hacia 1960
Vista actual del Puente de La Papelera

HISTORIA

HISTORIA, PAUSOZ PAUSO
1868 VASCO-BELGA izeneko enpresa papera ekoizten hasi zen Errenterian.
1901 Bilbon, LA PAPELERA ESPAÑOLA SA sortu zen, eta hiru fabrika ireki zituen; Errenteriako VASCO-BELGA fabrika zen hiru horietako bat. Une horretan, bi paper makina zituen (PM1 eta PM2). Eta horietan, pinu zurezko enborretatik ateratako ore mekanikoa erabiltzen zuten lehengai gisa.
1912 Errenteriako fabrikan, hirugarren paper makina (PM3) jarri zen martxan, lehengo bi makinen tokian.
1931 Egunkari Paperaren Fabrikatzaileen Elkarteak papera ekoizteko makina berri bat jarri zuen martxan (PM4) Errenterian. OARSOKO PAPER FABRIKARI zegokion.
1954 PAPELERA ESPAÑOLAk bere egin zuen OARSOKO PAPER FABRIKA, eta bi makinak eskuratu zituen (PM3 eta PM4).
1964 Erregai moduan fuel olioa erabiltzen duen lurrun sorgailu bat jarri zuten martxan. Zentral Termikoa sortu zen.
1965 Papera fabrikatzeko beste makina bat jarri zuten martxan (PM5).
1988-1990 Fabrikaren industria birmoldaketari heldu zitzaion. PM4 eta PM5 paper makinak hobetzeko inbertsioa egin zen, eta orea eta energia ekoizten hasi ziren, fuela-azala edo gas naturala-azala erregaien galdara lurrun sortzailea abian jarrita.
1991 Tinta Kentzeko Planta (TKP1) jarri zuten martxan, aurretik PM1 eta PM2 paper makinak zeuden tokian. Planta honen helburua zen, hain justu, paper birziklatutik abiatuta tinta gabeko orea hornitzea PM5 paper makinari eta soilik horri.
1993 LA PAPELERA ESPAÑOLA SAtik bereizi ondoren, PAPRESA SA sortu zen. 1993ko urrian hasi zuen bere bakarkako jarduera. Ore Mekanikoko planta bat dauka, baita tinta kentzeko planta (TKP1), zentral termikoa eta PM3, PM4 eta PM5 paper makinak ere.
2002 PM4 goitik behera eraberritu zen, eta tinta kentzeko planta berria (TKP3) eraiki zen.
2004 PAPRESAK inoizko inbertsiorik handiena egin zuen; izan ere, paper makina berria eraiki zuen (PM6), eta bikoiztu egin zuen fabrikak aurretik zeukan ekoizpen ahalmena.
2005 Lurrun turbina aldatu zen, batera sortutako energia elektrikoaren ekoizpena ugaltzeko.
2007 Alfonso Gallardo Taldeak PAPRESAren akzio guztiak erosi zituen.
2014 KKR Inbertsio Taldeak PAPRESA eskuratu zuen.